|
eskubide eta betebehar berberak ditugu gizonezko zein emakumezkook. Eskubide berdintasuna deritzo printzipio horri. Alabaina, eguneroko errealitateak bestelako egoera erakusten digu. Bereizkeria eta desberdintasun ugari daude oraindino gizon eta emakumeon artean, batzuetan gizonen alde (kasu gehienetan) eta beste batzuetan emekumeen alde (kasu bakanetan). Horrexegatik esaten dugu izatezko berdintasunik ez dela. Gizonezko eta emakumezkook berdinak ez bagara ere, bizitzan aukera berdinak izan behar ditugu. Pertsona burujabeak izanik hazi eta joritu behar gara guztiok, geure arteko desberdintasunez gozatuz. Helburu horiek lortzeko lan egiten dugu Ortuellako Udaleko Emakume Arloko kideok. Eta argi dugu helburuok betetzea gizonen lana ere badena. Arrazoi horregatik, gure udal arloaren izena aldatu eta "Aukera Berdintasunerako Arloa" deitu diogu. Eta filosofia horrekin segituko dugu lanean geure herrian, emakumezko eta gizonezkooi onurak besterik ekarriko ez digun berdintasuna lortu arte.
|