|
Tokiko Agenda 21 prozesu dinamikoa, etengabea eta parte hartzekoa da, non debatearen eta hausnarketaren bidez, biztanleek identifikatuko dituzten gure inguruko espazioko ingurumen, gizarte eta ekonomi arazoak. Azken baten helburua da gure bizi kalitatea hobetzeko behar diren neurriak eta proiektuak proposatzea, betiere ingurumena hondatu gabe eta beste komunitateak kaltetu gabe, baita urruti badaude ere.
Tokiko Agenda 21, kontzeptu gisa, Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzian edo “Lurraren Gailurrean” sortu zen (Rio de Janeiro, Brasil, 1992ko ekaina).
Garapen Jasangarriaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategia (2002-2020) agirian jasotzen dira euskal gizarteak lortu behar dituen ingurumen jomugak, egungo bizi kalitatearen maila egokia bermatzeko lortu beharreko helmugak finkatzeko betiere etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe.
Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarriaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategia-ren barruan hartu duen konpromisoetako bat da 2006an EAEko 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerri guztiek, banan-banan nahiz eskualdeka, Tokiko Agenda 21 programa diseinatua edukitzea.
Hauek dira Tokiko Agenda 21 inplementatzeko prozesuko urratsak:
- MOTIBAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA – Prozesu etengabea.
- HERRITARREN PARTAIDETZAKO FOROAK, Tokiko Agenda 21 eta garapena jasangarriari buruz. Prozesu etengabea.
- EKONOMI, GIZARTE ETA INGURUMEN DIAGNOSTIKOA (udalerriaren erradiografia).
- GARAPEN JASANGARRIKO EKINTZA PLANA.
- GARAPEN JASANGARRIKO PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA. Prozesu etengabea.
|