Bizkaiko Foru Aldundiak “Meategi Eremuetako Ingurumena Babestu eta Lehengoratzeko Plan Berezia” sustatu du Ortuella, Abanto-Zierbena eta Trapagaranen, eta Meaztegi golf zelaia esparru horren baitan dago.

Titulartasun publikoko lehenengo golf zelaia da Bizkaian, eta 104 hektarea ditu, horietako 90 Ortuellan. Bertan, 18 zuloko zelai bat, 9 zuloko zelai bat, golf eskola, praktika zelaia, pitching green , pittig green eta klub etxea daude golf zaleen esku. Gainera, 270 lagunentzako lekua duen jatetxe bat dago.
Meaztegi golf zelaia
Triano- Zugaztieta errepidea, z/g
48530 Ortuella
Telefono zenbakia: 94 636 43 70
Fax zenbakia: 94 660 40 36
www.meaztegi-golf.com
Peñas Negras Interpretazio Zentrotik gertu dago.
|