UNIDAS EN LA DIVERSIDAD
ANIZTASUNEAN BATUTA

INTERESAREN DATUAK

 

  1. BANKU-KONTUA BAZKARIA ORDAINTZEKO:

EUSKADIKO KUTXA - 3035 0180 24 1801023207

LABURPENA ETA ESKERRONA

 Pasa den ekainaren 5ean, larunbatarekin, Ortuellan “Ezkerraldeko, Enkarterriko eta Meatzaldeko Emakume Elkarteen V. Topaketa” izan genuen. “Aniztasunean batuta – Unidas en la diversidad” lelopean, guztira eskualde hauetako 29 elkartek (500 pertsona inguru) parte hartu zuten ondoko xedeak zituen topaketa honetan:

 

  • Udalerriotan emakume elkarteen mugimenduak egindako lana erakustea.
  • Ortuella esperientzi-elkartrukerako topagune bihurtzea
  • 2009-2010 ikasturtean zehar garatutako lana denok batera ospatzea.

Eguraldia lagun, jendetza batu zen Otxartaga Plazako BBKk ekitaldirako lagatako 24 etxolen inguruan. Elkarteek erakusketarako ekarritako lan eta gauzez gain, gure herriko hainbat taldek eta elkartek borondatez egindako emanaldeiz gozatzeko aukera izan genuen:

  • AInhoa Hernandezek maisuki dantzatutako ohorezko aurreskua.
  • Etxekoandreen elkarteko 7 emakumek osatutako taldeak eskainitako sabel-dantza, euren irakasle Zhaima Halalekin batera.
  • Urioste dantza-taldeko neskato taldeen euskal dantzak, aipatutako Ainhoak berak zuzenduak.
  • Aretoko dantzak erretiratuen, alargunen eta pentsiodunen Elkarteko taldearekin, euren Luci Mota irakasleak prestatuak eta koordinatuak.
  • Santurtziko alargunen Elkartearen emanaldia, topaketari euren ekarpena egite aldera.
  • Auritzek eta Elik, Ortuellako Txalaparta Eskolakoek, txalaparta emanaldia eskaini ziguten.
  • Portugaleteko lagunen Elkarteak ehozirien tailerra prestatu eta erakutsi ziguten.
  • Ortuellako Etxekoandreen Elkarteak eurek egiten dituzten esku-lanen gaineko tailerra eskaini zigun.

Umeentzat tailer-gune bat egokitu genuen, non euren irudimenari ateak zabaldu eta erakutsi baiziguten berdintasunak ez duela zer ikusirik sexuen arteko aldeekin.

Orobat, Txu-txu trena baliatuta, gure herrian zehar ibilbide bat egin ahal izan genuen Juan Ignacio eta Marian lagun eta gidari genituela, non zehatz-meatz azaldu ziguten Ortuellako jatorria, hala nola, bere interesgune nagusiak eta emakumeen eginkizuna istorio honetan.

Goiza igarota, Udaleko Pilotalekuan 460 pertsona elkartu ginen bazkaritara. Antolakuntza ona eta pertsona askoren laguntzari esker bazkaria oso atsegin suertatu eta oso ondo baloratua izan zen.

Bazkalostean eta egunari amaiera emateko, Gorbea aretoan “Las mujeres de verdad, ¿tienen curvas?” antzezlana ikusteko aukera izan genuen. Berau Ortuellako Etxekoandreen Elkarteko emakume batzuek antzeztuta eta Ortuellako aktorea den Alex Antunezek zuzendua.

Antzezpena bukatuta, lekukoa Santurtziko Udalari eman genion, eguneko hainbat argazki ikusi eta San Fuenteseko Emakumeen Abesbatzaren emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen, eguneko topaketari urrezko amaiera izan ziona.

Hau guztia ezinezkoa izango zen gure udalerriko hiru elkarte laguntzaileen laguntza baliotsu eta eskerga izan barik:

  • Lankume emkumeen elkartea
  • Mendialde Etxekoandreen Elkartea
  • “San Felix” Erretiratuen, alargunen eta pentsiodunen Elkartea

Era berean, euren emanaldiekin parte hartu zuten taldeena:

  • Sabel-dantza taldea
  • Uriosteko dantza taldea
  • Aretoko dantza taldea
  • Ortuellako txalaparta taldea
  • Santurtziko alargunen taldea
  • Etxekoandreen antzeki taldea
  • San Fuenteseko abesbatza

Orobat, topaketaren prestatze lanetan, abian jarri eta gauzatzekoetan, norbanako gisa eta borondatez parte hartutako pertsonen laguntza barik:

  • Ainhoa Hernández
  • Juan Ignacio Rodríguez
  • Maria Ángeles González
  • Lucia Mota
  • Aurora Bernal
  • Maribel Martín
  • MªCarmen Mateos

Etxekoandreen Elkarteko kideena:

  • Maite Villalba
  • Begoña Cámara
  • Toñi Guzmán
  • Lucia Mota
  • Catalina Cardona
  • Angelina Balfego
  • Catalina Ramos
  • Yolanda García
  • Conchi Ibáñez
  • Marian Bartolomé
  • Itxaso Arroyo
  • Maite Medrano
  • Laura Navas
  • Pili Ruiz
  • Isabel San Juan
  • Sinforiana Pérez
  • Pepi Calvo
  • Elvira De Miguel
  • Clarisa Rodríguez
  • Maricruz Pérez

Lankume elkartekoena:

  • Marisol Vélez
  • Rosi Calvo
  • Castori Ortiz
  • Luisa Mari Iglesias

 Erretiratuen Elkartekoena:

  • Carlos González
  • Herminia Marchán
  • Fernando Ferrero

Infópoliseko Susana Alvarez

BBKko eta BFAko diru-laguntzari esker.

Haiei guztiei gure zinezko eskerrona euren laguntza eta lan eskergagatik, eta azkenik, Ortuellako herri osoari topaketari egindako harrera beroagatik.