UNIDAS EN LA DIVERSIDAD
ANIZTASUNEAN BATUTA

ANIZTASUNEAN BATUTA

AURKEZPENA

Lelo hau baliatuta, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko Emakume Elkarteen V. Topaketa aurkeztu nahi dizuegu, ekainaren 5ean, larunbata, Ortuellan gauzatuko dena.

Zertarako?

  • Gure udalerrietan emakume elkarteek egiten duten lana ikustarazteko.
  • Hainbat elkarteren topaketa eta ideien elkartrukatzea, tailerrak, jarduerak etab.
  • Ikasturtean zehar egindako lanaren ospakizuna.

Nortzuk hartuko dute parte?

  • Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko emakume elkarteok.
  • Udalek, arloko arduradun politikoek eta teknikariok.

Topaketa egiteko ibilbidea

  • Talde eragilearen bilerak programazio orokorra egiteko.
  • Eragindako aldeekiko bilerak bestelako kontuak zehazteko.
  • Egitaraua landu, iragarri eta zabaldu.

Horretarako Ortuellako Udalaren webgunea erabiliko dugu. Bertan prozesua zertan den jakinarazteaz gain, haren dokumentu guztiak eskuragarri egongo dira.