Drogamenpekotasuna

Zerbitzuak
- Hezkuntza arloan
  • Osasuna, baloreak eta hezkidetza lantzeko programak proposatzen, sustatzen, diseinatzen eta hornitzen ditugu udalerriko irakaskuntza zentroetan.

- Familia arloan

  • Familiei proposamenak egiten eta orientabideak ematen dizkiegu, bai unean uneko laguntzen bitartez (hitzaldiak, banakako aholkularitza, taldekako aholkularitza...) bai aldizkako jardueren bitartez (tailerrak, hainbat gairen gaineko topaketak, dibulgaziozko argitalpenak, etab.).

- Erkidego arloan

  • Gainontzeko gizarte-taldeei zuzendutako bestelako ekintzak sustatzen eta garatzen ditugu.

- Bestelako arloetako zerbitzu-eskaintza:

  • Banan-banako arreta eta laguntza berezia drogamenpekotasun edo gehiegizko kontsumo kasuetan.
  • Babestutako kontratazio programen jarraipena.
  • Drogamenpekotasunari buruzko material bibliografikoa.
  • Drogamenpekotasunari buruzko laguntza teknikoa.
Helburuak
Drogen prebentzio, erabilera eta kontsumoaren inguruko arazo eta galderei erantzun egokiak ematen dizkien udal saila izatea dugu helburu; eta horretarako, honakoak ditugu geure jardunbide nagusiak:
  • Drogen kontsumoaren ordezko osasun ohiturak sortzea.
  • Drogamenpekotasun eremuan dauden baliabide guztiak garatzea eta koordinatzea.
  • Droga kontsumitzaileentzako arrisku eta kalteak gutxitzeko ekintzak abiaraztea.
Ekintzak
Taldekako ekintzen bidez hiru eskariri erantzuten diegu:
  • Zerbitzuko erabiltzaileen eskariari.
  • Gizartearen eskariari.
  • Profesional, teknikari eta herri-erakundeen eskariari (gizarte zerbitzuak, eskolak, osasun zentroak, etab.)

Norbanako edo familia mailako hezkuntza-ekintzak ere eratzen ditugu:

  • Familiak berak nahiz adingabeak eskatuta.
  • Gizarteak, oro har, eskatuta.
  • Gizarte zerbitzuek eskatuta.
  • Profesionalek edo erakundeek eskatuta.