Datorren igandean, martxoak 7, 11:00etatik 19:00etara Otxartaga Parkean, Ortuellako Udalak eta Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkarteak antolatuta, “Ortuellako 3. Merkataritza-Azoka Kalean” egingo da.
Guztira, udalerriko 13 dendak euren produktuak plazaratuko dituzte, ondoko sektore hauetan deskontu ikaragarriak eskainiz: haurrentzako moda, gazteentzako moda, emakume eta gizonentzako jantziak, osagarriak, oinetakoak, etxe-tresnak, opariak, argazkigintza, janariak eta abar.
Horretaz aparte, erosketak egingo dituztenek egun berean egingo den 20 euroko 10 erosketa-txartelen zozketan parte hartuko dute.
Bertaratzen direnek jai-egunaz gozatzeko zenbait aukera izango dute: kale animazioa, gaztelu puzgarriak, glikkes-pista eta 18:00 etan txokolatada.