D bitamina Aberastu bere heziketa!
2-3 urteko umeen aurrematrikulazio-kanpaina
Kanpainaren ezaugarri nagusiak
D bitamina Bizkaiko 23 udalerri eta 3 mankomunitateren ekimen bateratua da. Informazio-kanpaina hau Gabon ostean zabalduko dugu, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia baino zertxobait lehenago gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten. ALKARBIDEk, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak koordinatu du ekimena eta guztira 7600 liburuxka inguru banatuko dira aipatutako udalerrietan.
Leloa
D bitamina. Aberastu bere heziketa!
Helburua
Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea.
Parte-hartzaileak
Bizkaiko 23 udal eta 3 mankomunitate. Guztira, 45 udalerri:
Arrieta - Abanto-Zierbena - Arrigorriaga - Balmaseda - Berango - Berriz - Bilbao - Enkarterri - Erandio - Etxebarri - Fruiz - Gamiz-Fika - Gatika - Gordexola - Laukiz - Leioa - Maruri-Jatabe - Mungia - Muskiz - Ortuella - Sestao - Txorierri - Urduña - Uribe Kosta - Zaldibar - Zierbena
Hartzaileak
Gutxi gorabehera, kanpainaren sustatzaile diren udalerrietan bizi eta 2-3 urteko umeak dituzten 7600 familia.
Osagarriak
Kanpainaren osagarri nagusiak hiru dira:
- Udaleko ordezkariren batek (alkateak edo euskara zinegotziak) sinatutako gutuna euskarazko ereduan ikasteak dakartzan abantailen berri ematen duena.
- Gutuna bidaltzeko gutunazala. Gutunazalaren beraren barruko aldean agertzen dira D eredua aukeratzeko arrazoiak.
- Eskolan hasiko diren neska-mutikoentzako oparia (kanpainaren leloa idatzita duen neurgailua).
- Zenbait udalerritan kanpainaren berri emateko kartelak ere banatuko dira. Kartelok haurreskoletan, osasun-etxeetan eta 2-3 urteko haurren gurasoak ibili ohi diren tokietan jarriko dira.
BIZKAIKO EUSKARA ZERBITZUEN BILGUNEA
alkarbide@bizkaia.net