Ortuellako Udala
Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programa
Osakidetza
Argitaratuta: 2010/01/12 00:00:00
  • 50 eta 69 urte bitarteko gizon eta emakumeentzako osasun-programa da.
  • Programaren bidez, gorozkietan odol-kopuru txikiak detektatzen dira, begiz ikusi ezin direnak.
  • Proba hori 2 urtetik behin egiten da.Horren helburua da hasiera faseko lesioak eta minbizia goiz detektatzea.
  • Lesio horiek goiz detektatzean, lesio gaizto bihurtzeko aukera gutxiagotzen dugu.
  • Programa-ezarpen honen oinarri da kolon eta ondesteko minbiziagatiko heriotza-tasa %16-33 bitartean jaitsi daitekeela egiaztatu ahal dela, eta gainera, minbizi aurreko polipoak ezabatzean, minbizia bera ere saihestu ahal dela.
  • Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du.