Gripea zer den. A/H1N1 gripe birus berria
Gaixotasun infekziosoa da eta, hiru mota hauetako birusen batek sortua: A, B eta C. Hiru mota hauetan ohikoenak lehenengo biak dira.
Gaixotasunaren sintomak kutsapena gertatu ondorengo bosgarren egunean edo hasten dira agertzen eta ohikoenak honako hauek dira: sukar altua, buruko eta muskuluetako mina, ahulezia eta ondoez orokorra. Batzuetan sudurreko kongestioa, eztarriko mina eta eztula ere agertzen dira.
Gaixotasun honek edozein pertsonari erasan diezaioke. Halere, badira kolektibo batzuk gripearen ondorioak era larriagoan jasaten dituztenak. Adineko pertsonak dira eta beste osasun arazoren batzuk dauzkatenak (diabetes, BGBK, giltzurrunetako edo gibeleko gaixotasuna, etab.). Kasu hauetan gaixotasuna konplika daiteke eta horregatik, guztiz komenigarria da arriskudun kolektibo honek gripearen aurkako txertoa hartzea.
Gripea oso gaixotasun kutsakorra da eta airearen eta listu tanta txikien bidez zabaltzen da. Gripe kasuak, batez ere, udazkenaren amaieran eta neguaren hasieran agertzen dira.
Gripearen diagnostikoa klinikoa eta epidemiologikoa da, eta ez da gomendatzen antibiotikoak erabiltzea birusari aurre egiteko. Gripea edukiz gero, egokiena hainbat neurri lagungarri hartzea da, adibidez, antitermikoak erabiltzea, ohean egotea eta ongi hidratatzea.
Gripearen prebentzioari dagokionez, egokiena eta eraginkorrena txertatzea da. Esan beharra dago, gripearen aurkako txertoak ez duela kasu guztietan gaixotasuna harrapatzea eragozten, baina harrapatuta ere, arinagoa izaten da eta konplikaziorik gabea. Txertoak ez dauka ia batere kontraindikaziorik, oilo arrautzekiko hipersentikortasuna salbu, eta eman dakieke emakume haurdunei ere. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtero egiten du kanpaina bat arrisku taldeei zuzendua, irailean eta urrian.
A Gripe berria
Oraingo gripe hau (hasiera batean txerri gripea edota "gripe berria" deitu zitzaiona) gripe birusaren azpitipo berri batek A/H1N1 eragiten du, eta hain zuzen berria delako ez gaude aurre egiteko immunizaturik; beraz, pertsona asko egongo dira gripe hau harrapatzeko arriskuan.
Aitzitik, pertsona asko daude immunizatuak urtaroko gripearen (urtero batez ere neguan agertu ohi den gripearen) birusen aurrean, eta horrexegatik, infektatzeko arriskuan dagoen populazioa txikiagoa izaten da.
Zer egin sintomak nabaritzen badituzu
Birus batek eragiten duen gaixotasun bat da, udazkenean eta neguan sarriago gertatzen dena.
Bat batean hasten da, sukar handiarekin (38º baino gehiago). Gainera, 5-8 irauten duten honako sintoma hauekin batera agertzen da: hotzikarak, ondoez orokorra, buruko mina, giharretako eta artikulazioetako mina, malko-jarioa, eztula…
Birusa pertsonatik pertsonara igortzen da, batez ere airearekin, pertsonek hitz egitean, eztul edo doministiku egitean egozten dituen listu tantatxoen eta sudur jariakinen bitartez, airean, eskuetan edo gainazaletan barreiaturik geratzen baitira.
Pertsonak kutsa daitezke zuzenean infektaturik dagoen pertsona baten mikrotantak arnasteagatik, edo zeharbidez, eskuetan edo gainazaletan geratu diren mikrotanta infektatuak ukitu ondoren, eskuak begietara, sudurrera edo ahora eramateagatik.
Beste pertsona batzuk gaixotasuna hasi zenetik 7 egunera ere kutsa daitezke. Batzuetan, konplikazioak (sinusitisa, otitisa…) sorrarazi edo gaixotasun kroniko batzuk larriagotzea eragin dezake.
Zer egin daiteke?
- Gera zaitez etxean, ez joan lantegira, eskolara edo jendetza biltzen den lekuetara.
- Egon zaitez betiere ahalik eta urrutien (gutxienez metro 1) sintomarik aurkezten ez duten pertsonetatik.
- Eztul edo doministiku egiterakoan estali ongi ahoa eta sudurra besoarekin edo zapi batekin arnas jariakinik ez zabaltzeko.
- Ahal dela, balia itzazu beti erabili eta botatzeko mukizapiak zintz egiteko eta bota itzazu erabili bezain laster.
- Garbi itzazu sarritan eskuak ura eta xaboia erabiliz birusen hedapena saihesteko eta beti eztul edo doministiku egin eta mukiak zintzatu ondoren.
- Egurastu zauden aretoko giroa leihoak sarritan zabalduz.
- Analgesikoak edo antitermikoak har ditzakezu buruko minarentzat edo sukarrarentzat.
- Ez hartu inoiz antibiotikorik zure kabuz; horiek hartzea beharrezkoa izango balitz, zure medikuak errezetatuko dizkizu.
Noiz eskatu arreta medikoa?
Puede solicitar atención médica en el teléfono de la gripe 900 47 47 32/900 GR IP EA.

Ume txikien kasuan, honako hauek agertzen badira:
- Arnasketa azkarra edo arnasa hartzeko zailtasuna.
- Erupzioak larruazalean.
- Gripearen sintomak hasieran hobetu egiten dira, baina gero berriro agertzen dira.
- Ez dute jan nahi edo ez dute ezer egiteko (jolastu, mugitu…) gogorik
Pertsona helduen kasuan, sintoma hauek antzematen badira:
- Arnasa hartzeko zailtasuna.
- Mina edo presioa bular edo sabelaldean.
- Zorabio iraunkorra.
- Nahaste-egoera.
- 38º-tik gorako sukarra lau egunetan.
Ondoko arrisku-taldeetakoren batekoa bazara:
- Emakume haurdunak.
- Bihotz hodietako gaixotasun kronikoak (hipertentsioa salbu).
- Arnas gaixotasun kronikoak (honako hauek barne: bronkio-biriketako displasia, fibrosi kistikoa eta asma moderatu-larri iraunkorra).
- Tratamendu farmakologikoan dagoen diabetes mellitus I tipokoa eta II tipokoa.
- Giltzurrun gutxiegitasun moderatu-larria.
- Hemoglobinopatia eta anemia moderatu-larriak.
- Asplenia.
- Gaixotasun hepatiko kroniko aurreratua.
- Gaixotasun neuromuskular larriak.
- Immunosupresioa duten pazienteak ( GIB edo farmakoengatiko infekzioak eragindakoa barne, eta transplanteetako hartzaileak).
- Obesitate morbidoa (gorputz masaren indizea 40 edo gehiagokoa).
- 18 urtetik beherako haur eta nerabeak, baldin azido azetilsalizilikoarekiko tratamendu luzean badaude, Reye sindromea garatzeko arriskuagatik.
Medikamentu abtibiralak
Birusek eragindako infekzioen efektu kaltegarriak murrizteko balio duten medikamentuak dira.
Gripearen aurkako medikamentu antibiralak gripe birusak sortutako gaixotasunerako bakarrik dira baliagarriak, ez dute balio gripearenaren antzeko sintomak eragiten dituzten beste edozein infekziok eragindako sintomak tratatzeko edo prebenitzeko.
Medikamentu hauek ezin daitezke administratu mediku batek aginduta ez bada.
Gaur egun gripearen aurkako lau medikamentu antibiral daude: oseltamivir, zanamivir, amantadina eta rimantadina.
A/H1N1 motako gripe berriaren birusak erresistenteak dira amantadina eta rimantadinaren aurrean; beraz, bi medikamentu hauek ez dira eraginkorrak aipatu gripe birusen aurka.
A/H1N1 gripe berriari aurre egiteko eraginkorrak diren antibiral bakarrak oseltamivir (Tamiflu) eta zanamivir (Relenza) dira.
Administra daitezke:
- Ahotik kapsulatan, konprimitutan edo soluzioan (likidoa edo xarabea) (Oseltamivir).
- Inhalatuz (Zanamivir).
Oro har, antibiralekiko tratamendua administratzeko gomendatzen zaien gripedun pertsona bakarrak ospitaleratu beharrekoak eta gripeagatik konplikazioak jasateko arrisku altua daukatenak dira ( arrisku taldeak ).
Medikamentu antibiralek eragin dezakete gaixotasuna arinagokoa eta iraupen laburragokoa izatea. Gainera, prebenitu ditzakete gripearen konplikazio larriak. Tratamenduaren eraginkortasuna askoz handiagoa da lehenbiziko 48 ordutan administratzen bada, horregatik tratamendua ahalik eta azkarren hastea gomendatzen da. Sintomak agertu direnetik 48 ordu igaro eta gero ere, tratamendua gomendagarria gerta daiteke, batez ere ospitaleratuak dauden pazienteentzat eta gaixotasun honi elkarturiko konplikazio larriak jasateko arrisku altua dutenentzat.
Antibiralekin tratatuak izateko arrisku taldeak:
- Emakume haurdunak.
- Bihotz hodietako gaixotasun kronikoak (hipertentsioa salbu).
- Arnas gaixotasun kronikoak (honako hauek barne: bronkio-biriketako displasia, fibrosi kistikoa eta asma moderatu-larri iraunkorra).
- Tratamendu farmakologikoan dagoen diabetes mellitus I tipokoa eta II tipokoa.
- Giltzurrun gutxiegitasun moderatu-larria.
- Hemoglobinopatia eta anemia moderatu-larriak.
- Asplenia.
- Gaixotasun hepatiko kroniko aurreratua.
- Gaixotasun neuromuskular larriak.
- Immunosupresioa duten pazienteak ( GIB edo farmakoengatiko infekzioak eragindakoa barne, eta transplanteetako hartzaileak).
- Obesitate morbidoa (gorputz masaren indizea 40 edo gehiagokoa).
- 18 urtetik beherako haur eta nerabeak, baldin azido azetilsalizilikoarekiko tratamendu luzean badaude, Reye sindromea garatzeko arriskuagatik.
Txertoak
Urtaroko gripearen aurkako txertaketa
Griperen aurkako txertoak dira gaixotasuna prebenitzeko neurririk eraginkorrena eta, beti-beti infekzioa saihesten ez badute ere, gaixotasunaren intentsitatea eta konplikazioak arintzen dituzte.
Griperen aurkako txertoak mota inaktibatukoak dira, seguruak dira eta administratu dakizkieke emakume haurdunei.
Urtero Osasun Sailak eta Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa kanpaina egiten dute 65 urtetik gorako pertsonei eta arrisku taldeetan barne hartua dagoen populazioari zuzendua.
Txerto hau eraginkorra da ohiko urtaro gripearen, hau da, urtero udazken-neguan agertu ohi denaren aurka.
2009-2010 denboraldian, ipar hemisferioan urtaro txertorako gomendatzen diren birusak honako hauek dira:
- A/Brisbane/59/2007 (H1N1) tipoko birus bat.
- A/Brisbane/10/2007 (H3N2) tipoko birus bat.
- B/Brisbane/60/2008 tipoko birus bat.
Urtaro griperako txertaketa kanpaina irailaren 14an hasiko da eta urriaren 31n amaitu.
65 urte beteta dauzkaten pertsonek egin behar duten gauza bakarra beren osasun zentro edo ohiko anbulatoriora joatea da eta beren OTIa (edo, ez badaukate, NANa) aurkezte hutsarekin, txertoa administratuko zaie.
65 urtetik beherako pertsonek, baldin arrisku talderen bati badagozkie, beren medikuarekin hitzordua eskatu behar dute txertoa hartu ahal izateko.
Urtaro gripearen aurka txertatzeko arrisku taldeak
- 65 urte edo gehiagoko helduak.
- 65 urtetik beherakoa, arazo hauetakoren bat jasaten badute:
- Aire Fluxuaren Butxadura Kronikoa (A.F.B.K.)
- Diabetes.
- Kardiopatia kronikoa.
- Gaixotasun hepatiko kronikoa.
- Giltzurrun gaixotasun kronikoa.
- Izaera kronikoko beste patologia batzuk.
- Terapia immunosupresorea hartzen duten pazienteak.
- Emakume haurdunak.
- Drepanozitosia eta beste hemoglobinopatia batzuk dituzten haurrak.
- Azido azetilsalizilikoarekiko iraupen luzeko tratamenduan dauden haurrak.
- Pertsonal sanitarioa.
- Hegazti granjetako langileak.
A/H1N1 gripearen aurkako txertaketa
A/H1N1 gripe birus berria agertu izanak txerto berri bat sortu beharra ekarri du, izan ere urtaroko gripearen aurkako ohiko txertoa segur aski ez baita eraginkorra izango birus berri honi aurre egiteko.
Txerto berri hau oraindik egiten ari dira eta ez dakigu noiz egongo den erabiltzen hasteko prest.
Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioa eta Autonomia Erkidegoak adostasun batera heldu dira, ondoko taldeak izan daitezen lehentasuna izango dutenak AnH1N1 gripearen aurkako txerto berria hartzeko:
- 6 hilabetetik gorako pertsonak, baldin eta gaixotasun kronikodunak izan eta gripe baten aurrean konplikazioak edukitzeko arrisku handiagoa badute.
- Pertsonal sanitarioa, batez ere pazienteak zuzenean atenditzen dituena.
- Haurdunak.
- Erkidegoko oinarrizko zerbitzuetako langileak (zehaztuko dira).
Material de apoyo
Ver la campaña de vacunación contra la gripe estacional
Dibulgazio-materiala