Ortuellako planaren 1. komunikazioa
Sarrera
Iaz ekin zion Ortuellako Udalak euskararen barne erabilera planari. Plan hau Ortuellako udalerriko euskararen egoera aintzat hartuta, horri egokitutako helburu eta lehentasunak zein langileen beharrak asetzeko jaio zen. 2008an diagnostiko fase sakon bat landu ostean, hurrengo urteetarako ekintza plana diseinatu eta adostu genuen. 2009an emandako lehen arrastoen berri emango dizuegu jarraian.
Egindako urrats garrantzitsuenak:
- Planak lehentasunezkotzat jotzen dituen langileekin batzar informatiboa.
- Langile horiekin euskararekikok ezagutza, portaera eta motibazioa zein den neurtzeko elkarrizketak eta diagnostikoak.
- Langileentzako baliabide-sorta landu eta azaltzea:
- Euskaraz lan egin ahal izateko euskarazko baliabideen zerrenda aurkeztea eta azaltzea.
- Telefonoa hartu behar dutenentzako ohiko esakuneak jasotzen dituen paperezko euskarriak.
- Ordenagailuz mezu elektronikoak idatzi behar duten langileei saguarentzako alfonbratxoak eman eta azaldu.
- Planerako lehentasunezko langileak direnekin, eguneroko zereginak euskaraz hobeto egiteko erabilera eta trebakuntza taldeak diseinatzea eta abiatzea.
- Datuak: 19 langile dira jasotzen formazioa. Maila altuko 3 talde eta maila ertain/beheko beste talde bat. Astean hiru egunetan; astelehen, astearte eta ostegunetan. Astelehenekoa duela 2 urte batzen da.
- Orotara, urrian hasi eta abendura arte, 10na saio emango ditugu. Orain arte 2na eman ditugu.
- Helburu nagusiak: idatziz eta ahoz euskaraz lan egiteko dituzten zailtasunak zerrendatu; horiek hobetzeko irizpideak, tresnak, eta ereduen lanketa; gaztelaniatik euskarara itzultzeko aholku nagusiak; hiztegi espezifikoaren lanketa; euskaraz beraien artean aritzeko beldurra eta lotsa galtzeko teknikak eta abar.
Aurrera begirako urrats garrantzitsuenak:
-
Langileekin landutako materialarekin estilo liburuaren lanketa. Euskaraz lan egin ahal izateko tresnak, ereduak, baliabideak eta oro har lanerako irizpide eta euskarri batzuk jasoko dituen erreminta.
-
Udalan euskara eta gaztelania erabiltzeko hizkuntza irizpide nagusiak jasotzen dituen erreminta. Irudia, kanpo harremanak, barne harremanak, baliabide informatikoak eta pertsonala ataletarako irizpideak jasoko ditu, hurrenez hurren.
-
Udaleko atal elebidunak zein diren eta herritarrei euskaraz hobeto atenditzeko lanean ari direla iragartzeko komunikazio kanpaina herritarren artean.