Ortuellako Udaleko Tokiko Garapenerako Agentzia
BIZKAIKO ERAKUSLEIHOEN XXVI.LEHIAKETA
Izena emateko epea 2009ko azaroaren 30an amaituko da
Argitaratuta:
2009/11/18 18:57:36
Ortuellako Udalak, Tokiko Garapenerako Agentziaren bidez, aurten berriro Bilboko Merkataritza Ganberari lagunduko dio Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketaren XXVI. edizioan.
Lehiaketa honen helburua auzoek eta hiriek aurkezten duten irudia sustatzea da, Gabonetako etorrera dela eta kolore apur bat jarriz. Gainera jarduera honek tokiko merkataritza jarduera bultzatzea du xede.
Aipatutako lehiaketan parte hartzeko interesa duten Udalerriko merkatari eta ostalari guztien izen-ematea erraztearren, zure eskaera izapidetuko dugu honako honetatik:
Ortuellako Udaleko Tokiko Garapenerako Agentzia
Maiatzaren Lehena Plaza z/g – Udaletxearen eraikina
Tel: 946640200 (Ext.32)
Ordutegia: 8:00etatik 14:00etara
Izena emateko epea 2009ko azaroaren 30an amaituko da