Maiz egiten diren galderak

Zein da Ortuellako Udalaren informazio telefonoa?

Ortuellako Udalaren telefonogunearen zenbakia 94 664 02 00 da; handik sail egokira bideratu ahal zaituzte.

 

Zein dokumentu behar ditut Erroldan alta egiteko ?

1) Identifikatzeko dokumentua: NAN; Egoitza-txartela edo pasaportea, atzerritarrentzat (indarrean dagoen identifikazio-txartela ere bai, Europar Batasuneko herritarrentzat).

2) Famili liburua 14 urte txikiagoarentzat.

3) Etxebizitzaren okupazioari buruzko titulua egiaztatzen duen dokumentua.

 

Zein dokumentu behar dira Erroldan baja eskatzeko?
Pertsona baten heriotzagatik erroldan baja eskatzeko, heriotza-ziurtagiriaren edo familia-liburuaren originala eta fotokopia aurkeztu behar da, heriotza hori non jasota dagoen; horrekin batera tramitea egiten duen pertsonaren NANaren originala eta fotokopia aurkeztu beharko dira. Helbidea beste udalerri batera aldatzen baduzu, ezin duzu Erroldan baja egin. Beste Udal batean alta egitean, modu automatikoan Santurtziko Erroldan baja egiten da. Erroldako beste edozein datu aldatzeko, tramitea egiten duen pertsonaren NANa eta eskatutako gauza guztiak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira.

 

Arazo bat izan dut denda batean. Nora jo dezaket?
Ortuellako Udalak Kontsumitzailearen informaziorako Udal bulegoa (KIUB) dauka Maiatzaren Plaza zg (Udalaren ondoan).
Jendearentzako arreta-orduak honako hauek dira: Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 9etatik 14etara.