|
Kontsumitzaile eta erabiltzaileak ondasun higigarri edo higiezinak, zerbitzuak eta produktuak erosten, erabiltzen eta gozatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak dira, edozein herritartasun eta edozein bizileku dauzkatela ere, baldin eta enpresa edo profesional hornitzaileak edo administrazioak zerbitzuak eta produktuak zuzenbide pribatuko erregimenaren barruan ematen badituzte.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak:
- Osasunaren babesa eta segurtasuna.
- Interes ekonomiko eta sozialen babesa.
- Kontsumoari buruzko informazio eta heziketa.
- Ordezkaritza, kontsulta eta partaidetza eskubideak.
- Babes juridikoa eta kalteen ordainak.
- Hizkuntz eskubideak.
|