Lagun begikoak
Ortuellako Udalak, Kultura Sailaren bidez, datozen hilabeteotan zehar gure herrian gozatzeko aukera emango dizueten jolas eta aisialdi jarduerak aurkeztuko dizkizue atsegin handiz.
Gaur ikusten ditugu sail honekin elkarlanean aritzen diren pertsonen, eta kultur eta kirol elkarteen sareak egindako ahaleginen emaitzak. Erakusketak gero eta eraginkorragoa den OKEn, musika, antzerkia, zinea edo kirola ziklo berri honetako osagaietako batzuk dira, non San Felix jaiak ere ospatuko ditugun.
Gaur zure eskuetara heldu den ekitaldi ugari duen agenda honen bidez, udalak gustu eta adin guztietarako planak eskaintzeko bere borondatea berresten du, beste behin frogatuz ez dela Ortuellatik irten behar entretenimendua eta kultura bilatzeko.
Arrazoi hauengatik gonbidatu nahi zaituztegu programatutako ekitaldi guztietan eta haietako bakoitzean parte hartzera, hala nola, interesgarri deritzezuen jarduerak proposatzera, beste behin gure eskerrona adieraziz gida hau lantzen eskuzabalki lagundu diguten pertsona eta talde guztiei.
Agur bero bat,
Oskar Martinez
Ortuellako Alkatea