Jatorria

Ortuellaren jatorria Ortuellaren jatorria Santurtzirekin lotuta dago. Izan ere, 1901era arte Ortuella Santurtziko parte izan zen. Hain zuzen ere, Santurtzi, Sestao eta San Salvador del Vallek (Trapagaran) kontzeju bakarra osatu zuten, Somorrostro bailaran, Bizkaiko Enkarterrietan, baina aipaturiko urtean kontzejua bitan banatu zen.

Etorkin ugari iritsi zirenean, biztanleriak nabarmen egin zuen gora, ohiko kokaguneetatik kanpo. Hala, Santurtziko meatzaritza gune nagusia behealdean zegoen. Ortuellan, berriz, mendietan sortu ziren auzo gehienak herrigunetik oso gertu zeuden.

Aspaldidanik jakina zen Triano mendian burdina ugari zegoela, eta aire zabalean ustiatu zuten, motel-motel, hainbat mendez, Bizkaiko burdinolak mineralez hornitzeko.

XIX. mendearen erdialdean industria iraultza gertatu zen, eta Labe Garaiak sortu zituzten. Ingalaterran burdin eskari handia zegoen, eta Bilboko portutik erraz esportatu zitekeenez, meatzaritza nabarmen garatu zen. Hala, meatzari auzuneak sortu ziren, eta auzune horiek oso baldintza txarretan bizi ziren langile etorkinez bete ziren.

Meatzaritzaren hazkundearen ondorioz, herriaren egitura aldatu egin zen; hala, Santurtziko Kaskorantz egiteari utzi zion eta, beraz, Ortuella ingurua bilakatu zen Santurtziko meatzaritza gune nagusi. Ortuellan, bertako meategiez gain, Triano auzoko tren geltokia zegoen, eta geroago, franko-belgikar konpainiako geltokia eta Orconerakoa egin zituzten. Ortuella, bestalde, Urioste eta Nocedal auzoen artean zegoen, eta bi auzoak elkartu zitezen eragin zuen. Horrela bada, Ortuella Santurtziko gune bilakatu zen inguru horretan.

Esan dugun moduan, 1901ean bi herriak banatu egin ziren, herriguneak etengabe hazten ari zirelako eta herritarrek Ortuella Santurtzitik banatu zedin eskatzen zutelako. Hala ere, 1914ko urtarrilaren 1era arte Santurtzi izenari eutsi zioten, eta egun horretan Santurtzi-Ortuella izena erabiltzen hasi ziren. 1979ko azaroaren 14an, berriz, gaur egungo izena jarri zioten, Ortuella.

  • Turismoa Euskadin
  • Turismoa Bizkaian
  • Enkartur turismoa
  • Nekatur
  • Euskalmet