Alkatearen mezua

Ortuellako alkatea Lagun agurgarria,

Ortuellako Udalaren izenean webgune honetara ongi etorria ematen dizut, eta bidez batez, gu bisitatzeagatik eskerrak ematen dizkizut.

Orrialde honen bidez, Udaletxearekin harreman zuzena izateko aukera izango duzu, behar dituzun tramiteetarako informazioa lortu eta gure auzokideen bizi kalitatea hobetu nahian egiten ditugun proiektu eta berrikuntzen berri izateko aukera ere izango duzu.

Eskuragarri izango dituzu baita ere, gure herriaren historia, jaiak, eta gure herriaren ondarearen berri, alegia, gure herria izan delako, gaur ere badelako eta etorkizunean ere izango delako.

Horrez gain, udaletxeko arlo ezberdinean egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango duzu, eta are garrantzitsuago, zure iritzia emateko aukera ere izango duzu.
Dakizunez, Ortuellako gai garrantzitsu guztietan herritarren iritzi eta partehartzea bermatu nahi dugu, eta berritutako webgune hau udal batzarraren eta zure artean zubi izatea espero dugu.

Bisitatzen gaituzun bakoitzean gure berri izateko aukera edukiko duzu, nahi dugun Ortuella eraikitzeko ematen ari garen pausuak ezagutuko dituzu.

Gure ametsen berri emango dizugu, finean, zu, Ortuellako auzokide hori, zara gure amets horietan pertsonaia nagusia, eta zuk ere zure esatekoak jakinaraztea gustatuko litzaiguke, zuk ere zure Udaletxearen egunerokoan parte har dezazun nahi dugu.

Agur bero bat,

Saulo Nebreda
Ortuellako Alkatea

Notas de prensa

  • Biscaytik posta elektronikoa
  • Bizkaiko Foru Aldundia

Helbidea

Ortuellako Udala
Maiatzaren 1 Enparantza, z/g
(Ortuella - 48530)
Tlf. 946 640 200
Fax. 946 641 567
info@ortuella.biz

Erakunde agenda