Aukera berdintasuna

Legearen arabera eskubide eta betebehar berberak ditugu gizonezko zein emakumezkook. Eskubide berdintasuna deritzo printzipio horri. Alabaina, eguneroko errealitateak bestelako egoera erakusten digu. Bereizkeria eta desberdintasun ugari daude oraindino gizon eta emakumeon artean, batzuetan gizonen alde (kasu gehienetan) eta beste batzuetan emekumeen alde (kasu bakanetan). Horrexegatik esaten dugu izatezko berdintasunik ez dela.

Gizonezko eta emakumezkook berdinak ez bagara ere, bizitzan aukera berdinak izan behar ditugu. Pertsona burujabeak izanik hazi eta joritu behar gara guztiok, geure arteko desberdintasunez gozatuz. Helburu horiek lortzeko lan egiten dugu Ortuellako Udaleko Emakume Arloko kideok. Eta argi dugu helburuok betetzea gizonen lana ere badena. Arrazoi horregatik, gure udal arloaren izena aldatu eta "Aukera Berdintasunerako Arloa" deitu diogu. Eta filosofia horrekin segituko dugu lanean geure herrian, emakumezko eta gizonezkooi onurak besterik ekarriko ez digun berdintasuna lortu arte.

Zerbitzuak:

-Emakumeen eskaerei laguntza, orientabideak eta aholkuak ematea, genero-indarkeriaren biktimengan arreta berezia jarriz.
-Emakumeentzako gaikuntza eta prestakuntza ikastaroak proposatzea eta eratzea.
-Astialdi alorrean, ekintza positibo diren jarduerak sustatzea eta antolatzea.
-Gizarte osoari begira, sentiberatze ekintzak proposatzea eta antolatzea.

Helburuak:

Gizon eta emakumeon arteko desberdintasunak gainditzea eta emakumeoi gizarte, kultura, ekonomia eta politika arloetan parte hartzeko bideak urratzea.

-Gizarte arloetan ditugun baliabideak ezagutaraziz.
-Baliabide berrien sorketa bultzatuz, emakumeen eskaerak kontuan harturik.
-Emakumeei euren bizitzetan, euren lanetan edo gizartean dituzten jokabiden inguruan aholku emanez.
-Elkartegintza indartuz.
-Emakumezko askoren beharrizanei egokitutako programak abiarazi.

Albisteak

RSS iturria ikusi
  • Beldur Barik
  • World Kafea
  • Tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei arreta
  • Facebook - Berdintasuna