HAPO - Herri-Antolamendurako Plan Orokorra

Ortuellako Udalak HAPOren azterketa berrartu du, horretarako, 2017ko martxoan, idazketa talde berri bat kontratatu da.

Herri-antolamendurako Plan Orokorra (HAPO), hirigintza antolamenduko tresna orokor bat da eta bere zeregin nagusia lurzoruaren sailkapena ezartzea da (herri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina), dagokion araubide juridikoari jarraiki, eta horrez gain, hirigintza antolamendurako hartutako oinarrizko elementuak zehazten ditu, baita garapenerako programa ere.

Kasu honetan, Ortuellako udalbarrutikoa, herrialde osoko (7,99 km2), agiri batean (idatzizkoa eta grafikoa) etorkizuneko diseinua eta baldintzak jasoko ditu. Erabakitzeke dagoen etorkizuna barne hartzen du eta baliteke garapenak jasotzea edo besterik gabe, horiek finkatu eta hobetzea.

Ortuellaren etorkizuneko hirigintzako antolamendu eta zehazpen horiek oso lan korapilatsua dira, izan ere, industria, egoitza eta aisialdirako esparru berriak jasotzeaz gain, dagoeneko existitzen direnak ere barne hartzen ditu, lurralde naturala barne. Planak planteatutako proposamenak gauzatzeko erritmo eta kudeaketa egokiak zehaztu behar ditu. Hau da, dauden agiriak Finantzen arloko Azterketa Ekonomiko batekin eta Planeko proposamenei dagokien netapa programa batekin osatu behar dira. Eta horri Ortuellako antolamendu eta egitura orokorra eta herriguneak gehitu behar zaizkio.

Horrez gain, Ingurumenaren gaineko Ingurune-Ebaluazio Estrategikoako Azterlana egingo da. Azterketa hori proposamena martxan jartzeak izan litzakeen ondorio positiboak eta negatiboak antzeman eta ebaluatzeko egiten da, eta horrela, ondorio negatiboak ekidin, arindu edo kontrolatzeko eta positiboak sustatzeko neurriak zehazteko.

Atal honetan, idazketa prozesuan sortuko den dokumentazio guztia jarriko da.

01. Herritarren partaidetzarako programa