Toki Garapeneko Agentzia

Ortuellako Enplegurako eta Toki Garapeneko Agentziak bi arlo lantzen ditu:

  • Ekonomia-sustapenaren eta autoenpleguaren arloa.
  • Lan-orientazioaren eta prestakuntzaren arloa.

Agentziaren zerbitzuak doakoak dira eta orokorrean udalerriko herritarrei zuzenduta daude, bereziki ekintzaileei, enpresei, langabeei, merkatariei eta profesionalei.

Zerbitzuen helburu nagusia udalerriko toki garapena dinamizatzea da. Horretarako, agentziak enpresa-jarduera sortzen duten enplegu-politika aktiboak sustatzen eta ezartzen laguntzen du. Halaber, pertsonen enplegagarritasuna hobetzen dituzten ekintzak eta enpresa bultzatzeko ekintzak bateratzen saiatzen da.

Ortuellako Toki Garapeneko Agentziak eta Abanto-Zierbenako, Muskizko eta Zierbenako Toki Garapeneko Agentziek Meatzaldeko Behargintza osatzen dute (eskualdeko agentzia).

Lan poltsa

Lanbide
Egailan
Behargintza