
Obra eta Zerbitzuen udal arloaren egiteko nagusia udalerrian beharrezkoak diren zerbitzuak ematea da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmotan. Bai garbiketa, lorezaintza edo zaborren bilketa zerbitzuek, bai herri-bideetako obra eta mantenimendu-lanek berebiziko garrantzia dute ingurunean egoki bizi ahal izateko. Horrez gain, gure arloan elkarlanean aritzen gara beste zenbait udal sail eta arlorekin, jai eta ekitaldiak antolatzeko behar den logistika lanak eginez.
Zerbitzuak:
-Era askotako garbiketak (Jose Antonio Peral)
-Etxeetako zaborren bilketa (Jose Antonio Peral)
-Merkataritza-lokaletako zaborren bilketa (Jose Antonio Peral)
-Lorezaintza eta berdeguneen mantenimendua (ENARA)
-Bide eta landetako garbiketa (ENARA)
-Udalaren eraikinetako garbiketa
-Otxartaga ikastetxeko garbiketa (Jose Antonio Peral)
-Eguneko Zentroko garbiketa (GARBIALDI)
-Otxartaga ikastetxeko garbiketa (SUTEGI)
-Udal eraikinen eta irakaskuntza zentroen mantenimendua
-Saneamendu sareen kontrol eta mantenimendua
-Edateko uraren sareen kontrol eta mantenimendua (UDALSAREA)
-Herriko argien kontrol eta mantenimendua (TECUNI)
-Espaloi eta kaleen mantenimendua
-Udalerrian egin beharreko obren kontrola
-Herritarrek udalerrian egiten dituzten obra txikien kontrola
-Udal sail eta arloentzako logistika zerbitzua (jai eta ekitaldiak)
-Udal hilerriko zerbitzuak
Informazio Batzordea:
-Batzordeburua: Iñaki Izagirre Diaz
-Teknikaria (delineatzailea): Jacinto Gil Arostegui Arquitecto
-Arkitekto Teknikoa (aparejadorea): Carmelo Alvarez Barrio